Ezin bazara mugitu, ordutegiengatik, terapiara joateko denbora nahikorik aurkitzen ez baduzu, bidaiatu behar baduzu, edo terapia-tokira joatea ezinezkoa, konplikatua, estresagarriegia bada, do beste edozein arrazoi baduzu, zuretzat ezin hobea izan liteke terapia online egitea.
Terapia nondik egin nahi duzun aukeratu ahal izango duzu.
Garrantzitsua da honako hauek kontuan hartzea, hauek baitira beharko dituzun gauza bakarrak.
Zer beharko duzu hasteko?
Internet konexio ona
Telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua
Zuretzat segurua den espazio intimo bat
Prozesu bat hasteko motibazioa
Batzuetan bizitza aldaketaz beteta dago eta zu terapiaren lekura joatea garestiegia izan daiteke; beste batzuetan, berriz, hain gustura sentitzen gara gure espazio intimoan, non nahiago dugun bertatik terapia egitea.
Garrantzitsua da azpimarratzea online terapia presentziala bezain eraginkorra dela.